Gutuna: 'Donostia Kultura berriari'
Bittor Hidalgo, Intxaurrondo
Ala zaharrari ote da oraindik? Otsailaren 21etik 25era eskaini bide dira Antzoki Zaharrean Labo, Frantziako Clermont-Ferrand nazioarteko jaialdiko 2012ko film laburrak. Hasierako bi emanaldietan baino ezin izan naiz egon, eta ahots ondo goraz kexatu nahi dut Donostia Kulturaren eta udal berriaren aurrean, euskaldunoi bertan behin berriro emaniko tratuagatik. Besterik espero nuen udal berriarekin.
Sarrerako euskarazko hainbat hitzen ondoren –gero espainolez ere gutxi-asko errepikatuak, nola ez–, film guztien/gehienen aurkezpena gaztelania argian. 21ean Laboko arduradunetako bat elkarrizketatu zuten bertan eta beste zuzendari espainol bat. Azken hau espainol hutsean noski. Labo-ko arduraduna, frantsesez, gero itzulia, noski, gaztelania argira. Film guztien azpidatziak gazteleraz –maiz ingelesez edo frantsesez ere–. Euskaraz, bat ere ez. Gaur egun, jada, azpidatzien itzulpen automatikoa ia erabat garatua dagoela-edo uste dudanean.
Zergatik jarraitzen du Donostia Kulturak gu euskaldunok diskriminatzen? Zergatik ez espainoldunei adinako tratu onbera ematen, gutxienez? Eta hala egingo ez bada, aldez aurretik, munduko azalpen guztiak emanez, munduko lotsa handienaz, argitu zergatik jarraitzen dugun oraindik tratu diskriminatzaile horrekin, ezta?
Azalpenen bat emango? Zuen aldetik ez da berriro halakorik gertatuko?
Mila esker!