Haserrea eta lotsagabekeria
Udalak Zardoya-Otis gisa izendatzen duen eremuan egin nahi duen etxebizitza proiektuaren inguruko Tomasene Kultur Etxeko aurkezpenean gertatu zenaren harira dator.
Bertan zeuden udal ordezkariak oso haserre atera ziren, norbaitek «lotsagabe» deitu zielako.
«Prozesu parte hartzaile» deitu zioten, informazio prozesu bat besterik ez zenean: aurkeztu ziguten egin nahi zutena eta kito.
Ordutik hona, eremuaren egoera sakon aldatu da. Garaian, udalak Zardoya-Otis enpresarekin hitzarmen bat sinatu zuen, jadanik enpresa hori desagertu da, Otis Mobiliy izatera pasatu da. Otis handiak 1.646 milioi euro ordainduz Zardoya familiaren alde. Eskusaitzeta eremura mugitu zen, diote 200 lanpostu sortzera, baina 200 lanpostu horiek mantentzea izan zen gertatu zena, aurretik sortuak izaki.
Eraikin zaharra erabat abandonatuta utzi zuen, momentu hartan ez zegoen bertan oraintxe egoera zaurgarrian bertan bizi den komunitaterik, baina beraiek eta udal ordezkariek ez dutela inongo ardurarik egoeran diote, orain okupatuta baitaude.
«Garbi eta ozenki esan behar dugu lotsagabeki erantzun digutela bideratutako kontsulta eta eskaera guztiei eta guk bai ditugula oso haserre egoteko arrazoiak»
Garbi aurreikusi zuten zer gertatuko zen. Guztiok jabetzen gara zer nolako egoera sortzen ari den auzoan eta inguruan, egoera hori dela eta. Oraintxe, eremuaren jabeak beste enpresa batzuk dira, etxebizitza promozioetara dedikatzen direnak; ez dute ardurarik, noski.
Joan den urtean, udalak Gizagune proposamena bideratu zuen. Herrerako hiru pertsonak parte hartu genuen, azken bilera irailean izan zen, baina batetik eta bestetik eskatu dugun arren, ez dugu jardunaldi horietatik sortu zen bukaera txostena jaso. Arduraduna?
Bestalde, Herrerako Renferen geltoki berrian, daramatzagu zazpi hilabete igogailu berri matxuratu batekin, honetan ere udal arduradunek ez dela beraien erantzukizuna diote, Adif enpresakoena baizik. Eta haiek udalarena dela diote; auskalo norena.
Plazaren eremuan duela hiru urtetik hona zain dago onartutako proiektuaren bigarren zatiaren bukaera, beste sei hilabete atzeratu dena; hemen ere, ardurak nork daki norenak diren.
Garbi eta ozenki esan behar dugu lotsagabeki erantzun digutela bideratutako kontsulta eta eskaera guztiei eta guk bai ditugula oso haserre egoteko arrazoiak, gure egunerokoan.
Gure haserrea irentsi eta aurrera jarraituko dugu, gure bizilagun guztien bizi baldintzak hobetzen eta Herrerako ongizatea bilatzen, aipatutako guztiei irmoki bere ardurak betetzera behartzen.