'Herriaren hizkuntzak'
Gure herriaren hizkuntzez ari naiz. Zeren eta oraingo errealitateari begiratzen badiogu hiru hizkuntza dira Nafarren lurralde historikoan hegemoniaren bila dabiltzanak. Hegemonia? Euskarak erresistentziaren testuinguruan jokatzen du. Bi dira hegemoniaren bila dabiltzanak: frantsesa Arnegitik iparralderantz eta gaztelania Luzaidetik hegoalderantz.
Gaztelania diot, Gaztela Espainia baino lehenagokoa delako eta nafar erromantzea iturria izan arren ez zelako Nafarroan sortu, Gaztelan baizik. Azkena etorria izan arren, berantiarrena, harrotuta dabil bere hegemonia, Estatuaren gailentasuna, inposatu nahian. Hori da egia. Apaltasunez, baina historiak ematen digun tinkotasun osoz, esan behar dugu Nafarron hizkuntza lehena linguae navarrorum dela, euskara alegia.
Beñi Agirre, Euskara irakaslea