'Gogoeta, ilaran'
Hain zuzen ere, Athleticek 600 sarrera bidali dizkio Realari, eta klub donostiarrak 200 banatu dizkie lagunarte txuri-urdinei eta 200 jarri ditu salgai, leihatilan. Gainontzeko 200 sarrerak klubaren «konpromisoentzat» erreserbatu dituzte. Bada, azken honek sortzen du eztabaida –baita haserrea ere–; «konpromiso» hitzaren atzean inork ez baitaki zer eta zeintzuk dauden. Hemezortzi ordu ilaran egoteak halako gogoetak pizteko denbora ematen du.
