Isiltasuna, Gazan hiltzen ari gara
Israelek bonbardatzen jarraitzen du, zerrendaren gaineko blokeoa are eta anker eta ilegalagoa eginez. Bertan bizitzeko leku desegoki bihurtu du, energia elektrikorik gabe, ur edangarririk gabe, hondakin-urak tratatzeko baliabiderik gabe, 2 milioi pertsona pixkanaka akatuz -hoien erdia adin txikikoak-, bizirauteko behar duten osasun-arreta jasotzea galaraziz. Martxoaren 30tik aurrera, israeldar frankotiratzaileek 170 pertsona baino gehiago hil dituzte eta anputazio larriak sortu dizkie 18.000 zaurituri, asmatutako eta ilegala den muga defendatzen ari direla esanez. Okupatuta dagoen Palestinaren gainerako zatian, herri osoak eraisten jarraitzen dute, armada eta kolonoen eraso eta hilketak, bidegabe preso dauden milaka pertsonak, apartheida, e.c.
Israel apartheid estatu bilakatu da legalki. Ez da estatu “normala” eta, hortaz, ez litzake aintzat hartu behar. Beste behin, beharrezko dirudi Israelek nazioarteko zuzenbidea, giza-eskubideak, Genevako konbentzioa eta NBEren ebazpen ezberdinen konplitze ezarengatik bereizten da.
Hala nola, Zinemaldiko zuzendaritzatik, dirudienez, egoera honen aurrean entzungorrarena egiten du eta israeldar zinema ongietorria da festibalera “kulturak ez duelako zerikusirik politikarekin”. Zinemaldiarentzat Israelek zinema bere irudi demokratikoa mantentzeko erabiltzea, bere krimenak kezko hesi baten atzean ezkutatzea eta gaiztoki “gatazka” deritzaionari buruzko diskurtsoa plazaratzea, palestinar bertsioa guregana ailegaraztea saihesten duen bitartean, ez da kultura politikarekin nahastea; baina hau salatzen duzunean, kultura politikarekin kutsatzen ari zara. Ez da ba erabaki politikoa Israel herrialde demokratikotzat tratatzea, hala ez denean? Israeldar zinema sustatu eta palestinarrari bizkarra ematea ere aukera politikoa da, argudio “kultural” edo “kalitatezkoekin” justifikatzen saiatzen badira ere.
Bitartean, Cannesek bere zinema festibalean Palestinari bere txokoa emango dio aurtendik aurrera, zinemaldiak aurten “zinema mugimenduan” atala azalpenik eman gabe bertan behera utzi zuen. Espazio hau zen palestinar zinegileek bere lanak aurkez zitzaketen atal beharra zen, saritutako pelikulak zinemaldian erakutsiak ez baziren ere.
Zinemaldiko zuzendaritza boikot guztien aurka eta adierazpen askatasunaren beti alde agertzen dela dio, baina ez dugu inoiz entzun Israelek jazartutako zinemagile palestinarren adierazpen askatasuna defendatzea (Anne Marie Jacir edo Mohamed Barkri, kasu), ezta Israelek palestinar zinemaren ekoizpen eta hedapenari egiten dion boikota kondenatzea. Alderantziz, urtero israeldar zinema emanez saritzen du Israel; bestalde, noizbehinka soilik, eta bat bera ere azken urteotan, aurki dezakegu film palestinarren bat, edo haienganako ikuspuntu duina eskaintzen duen bat. Hau aitortu gabeko boikota da. Ez da arraroa, dena den, kontuan hartzen badugu Israelgo enbaxadarekin dituen erlazio ona.
BDZ kanpainak Israeli mundu mailako presioa egiteko modu eraginkorra dela uste dugu, palestinarren eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen aurkako bortxaketekin amai dezaten eskatuz. Aharon Shabtai poeta israeldarraren hitzak gure egiten ditugu: “Ez dut uste okupazio bat mantentzen duen estatuak egunero zibilen aurkako sarraskiak egiten dituena, edozein kultur ekitaldira gonbidatua izan behar duenik.”
Horregatik, ez dugu aurten aurkezten diren israeldar film laburren aurkako boikotik eskatzen.
Israeldar zinea sustatuz, zinemaldiak palestinar zinearen aurka aurrera daraman ezkutuko boikota salatzen dugu.
PALESTINAREKIKO ELKARTASUN TALDEA