Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkartearen prentsa-adierazpen bat, Donostia Arraun Lagunak elkarteak plazaratutako adierazpenaren aurrean
Donostia Arraun Lagunakek azken asteotan traineru bateratu donostiarraren proiektuari buruz (gizonezkoenari nahiz emakumeenari buruz) plazaratutako idazki/ adierazpen eta portaeren aurrean, Kaiarriba Arraun Elkartea “Traineru Donostiarra” osatzen dugunok isilik geratzea erabaki dugu, denontzat desatseginak izan litezkeen egoerak saihesteko jarrera egokiena zelakoan.
Azken adierazpena irakurri ondoren ere, zinez uste dugu ez direla eztabaida publikora helarazi behar lan- edo negoziazio-mahai batean konpondu daitezkeen eta konpondu behar diren egoerak.
Baina, egiari zor, esan behar dugu azken bi urteotan Donostia Arraun Lagunakeko hainbat kiderekin akordioak lortu ondoren haien zuzendaritza-taldeak edo beste kide batzuek akordio horiek baztertu edo zapuztu egin dituztela, 3 alditan gutxienez. Akordio horietan, gainera, Udaleko ordezkariak ere izan dira partaide, lekuko eta berme-emaile gisa. Bide batez esan nahi dugu udala beti izan dela guk hiriko gainerako klubekin izandako harreman-jardunaren jakitun eta udalak beti izan duela gure kudeaketaren berri.
Adierazpen honekin argi utzi nahi dugu ez gatozela bat Donostia Arraun Lagunakek gertatutakoari buruz egindako kontakizunarekin. Baina plazaratu dituzten argudioen eztabaidan hasi ordez, garbi adierazi nahi dugu guztiz baztertzen dugula haien adierazpen osoa, bai eta hura publiko egiteko modua eta garaia ere, berebiziko garrantzia duen kirol-garai batean murgilduta gaudenez, denontzat urteko estropada garrantzitsuenak jokatzeko egun oso gutxi falta direnean.
Uste dugu gure aldetik ahal izan dugun guztia egin dugula proiektuak aurrera jarrai zezan. Dagokionean eta egoki denen aurrean, datuak xehatuz azalduko dugu nola gauzatu diren negoziazio horiek eta zergatik ez den posible izan akordiorik lortzea. Azpimarratu nahi dugu negoziazio-prozesu horietan guztiz ados egon izan garela beste hiru alderdiak, hau da, Udala, Ur-Kirolak eta Kaiarriba-Donostiarra.
Baina azalpen hori lehiaketa-sasoia amaitzean emango dugu. Orain, zinez uste dugu arraunaren kirolean jarri behar dugula arreta buru-belarri, gure erronka hurbilenetan: mutilek Kontxako banderan eta play-offetan dituzten azken lau estropadetan, eta neskek Kontxako banderan dituzten azken bi estropadetan.
Amaitzeko, esan nahi dugu gure xedea beti honako hau izan dela: Donostiako gizartearen, kirol-taldeen eta hiriko estamentu publiko guztien ahalik eta babes handiena metatuko duen proiektua bideratzea, hots, guztiona izan behar duen proiektua, eta ez elkarte jakin batena edo beste batena. Eta, araudiz elkarte baten izena eman behar badu ere, kasu honetan KAIARRIBA, berez eta egiaz TRAINERU DONOSTIARRA dela.
Sinatua. Kaiarriba Arraun Elkartea “TRAINERU DONOSTIARRA”-ren Zuzendaritza
Alberto Lopez Blanco.
Juan Mendizabal. Alberto Goitia.
Felix Martinez.
Joseba Ubillos.
Migueltxo Iturrioz.
Manolo Berasategi Juan Mari Iraola.
Iñaki Santiesteban.
Andoni Echeveste