Komunikabideen boterea
Komunikabideak kontzeptua eta hedabideak kontzeptua sinonimotzat hartzen ditugu, maiz. Izan ere, bata zein bestea elkarren artean desberdintasunik ez balego bezala erabiltzen ditugu.
Egia esan, kontzeptu biek ideia bere adierazten dute, nahiz eta horrela ez izan. Komunikabideak kontzeptuak, hedabideak kontzeptuak baino eremu zabalagoa adierazten digu, norbanakoen arteko harremanak ere islatzen dituelako; osterantzean, biak ala biak ideia bera adierazten dute.
Komunikabideak laugarren boterea direla esaten da, eta beti ez bada ere, gehienetan jabe pribatuen eskuetan izan ohi dira. Hauek, prentsa idatzia, egunkariak, irratiak, eta telebistak euren interesak defendatzeko eta euren boterea defendatzeko erabiltzen dituzte.
Talde ekonomiko handiek kontrolatzen dituzten
hedabideak baditugu, eta gainera salduenak dira,
oraindik bederen, baina herriak berak sortu
eta kontrolatzen dituenak ere baditugu
Beraz, manipulazio mediatikoa esaten dugu enpresa handien eta interes politiko jakinen kontrolpean daudelako eta populaziora iristen den informazioa kontrolatzeko erabiltzen dituztelako.
Manipulazio mediatikoaren inguruan Noan Chomskyk hauek erabiltzen dituzten estrategiak zein diren adierazteko dekalogo bat idatzi zuen.
1- Distrazioa: oinarrizko ezagutza galaraztea, esate baterako, zientziari, ekonomiari, psikologiari eta zibernetikari dagokiona. Horretarako, albiste hutsalak eta esanguratsuak ez direnak erabiliz.
2- Arazoa-erreakzioa-irtenbidea: arazoak sortu, ondoren erantzuna emateko eta salbatzaile moduan azaltzeko.
3- Gradualtasuna: zerga gehiago ordaindu.
4- Geroratzea: informazioa aurkeztu modu ez osoan.
5- Publikoa infantilizatu.
6- Hausnarketa ordez, aspektu emozionala erabili. Informazioa jendeak gehiegi pentsa ez dezan moduan eman.
7- Herria ezjakintasunean eta kaskarkerian mantendu. Publikoa ez dadin izan gai teknologiak ulertzeko.
8- Publikoa kaskartasunarekin ase sentitzea sustatu.
9- Publikoa errudun sentiarazi. Jendea bere arazoen errudun sentiarazi.
10- Gizakiaren ezagutza zehatza izan. Horrela gizabanakoak ez dezan egia ezagutzeko aukerarik izan.
Hala ere, Euskal Herrian zorionekoak gara hedabideei dagokienez. Ez dakit herri txikia garelako ala komunitate trinkoa osatzen dugulako den. Agian, bi ezaugarrien batuketa izango da zorioneko egiten gaituena.
Talde ekonomiko handiek kontrolatzen dituzten hedabideak baditugu eta guztiok ezagutzen ditugu. Gainera, salduenak dira, oraindik bederen, baina herriak berak sortu eta kontrolatzen dituenak ere baditugu. Horregatik diot zorionekoak garela hori posible egin dugulako.
Halaber, arazo mordo bat dugu, egun ere. Zazpi mila lagun inguruk eman dute botoa Manteon egin nahi duten Basque Culinary Centerren aurka, baina ez dakit ibilbide luzerik izango duen emaitza horrek, izan ere, agintean daudenek ez dirudi kasu handirik egingo diotenik. Eta horrela jarrai dezakegu kasu gehiago aipatzen.