'Merkurioa'
Todalavidako termometroa puskatuz gero, kontu handia izan behar da merkurioa non eroriko. Termometroak puskatzeko arrazoi nagusia gurinezko eskuen jabe izatea dut nik. Ezin ukatu, ordea, badela horretarako beste biderik.
Demagun termometroa labean dela. Labea piztu. Boom! Nola aurkitu merkurio puska guztiak? Nola desinfektatu labea? Eta nork bere eskuak? Noiz ausartuko hurrengo oilaskoa erretzen?
Donostian su eman zaio termometroari. Merkurioaren kaosa. Aurkituko al dira zatitxo guztiak? Zer egingo da haiekin? Eta eskuak noiz, nork eta nola desinfektatuko ditu(gu)? Nola indarberrituko gara?
Jaietako mani feministaren eguna bailitzan hasi naiz neure burua apaintzen. Pisuko sarreran zintzilikatu berri, zapi gorria, Eraso sexistarik ez aldarriduna. Erantzi Bagerako poltsa, hustu, eta jantzi Bilgunekoa. Jarri dut Afu mugikorrean, Preparense abestiak oparitzen duen duintasuna sentituz.
Emakume izendatuok termometroak lehertzeko gai bagara, merkurioa desinfektatzen ere ikasiko dugu.
Odile Arrieta, Amara Berriko bizilaguna