Motzarena
Badituzte frontoiek bi marka ezinbesteko adierazita ezker paretan: pilotaren punpak bi horien artean behar du sakea ontzat emateko. Laugarren eta zazpigarren koadroetan jartzen da labur/luze edo motz/luze edo falta/pasa sakea ona den ala ez erabakitzeko.
Hortxe ari dira egun hauetan Antiguako frontoia berritzen. Lan horiek baliatuko balira, bide batez, ezker paretako falta zuzentzeko asko eskertuko genuke pilota zale euskaldunek.