Nerea Irastorza: 'Tantaz tanta'
Bost, lau, urduritasuna, tentsioa, ilusioa, hiru, bi, beldurrak, kezkak, bat, baa! Eta bat-batean hasi da beste denboraldi bat.
Urte bakar batean emakumeen arrauna asko aldatu da, hoberako, noski: ETEren sorrera (Emakumeen Traineru Elkartea), Euskotren Ligak estropada gehiago izatea, traineru gehiago uretan… bagoaz pixkanaka.
Asteburu berezia izan da Euskotren Ligarako sailkatzearena. Lehia benetan estua izan da oraingoan, segundo gutxitan ibili gara traineru gehienak, eta hor ikus daiteke emakumeen arrauna jasaten ari den indartze hori, nahiz eta oraindik bide luzea geratzen zaigun egiteko… Iaz lehenengo aldiz sartu ginen Euskotren Ligan, eta esperientziaz beteriko urtea izan zen. Aurtengoa berezia izan da, presio puntu bat ere bagenuelako, baina lortu dugu! Bai, berriz ere, gorengo ligan sartu gara. Orain disfrutatzea besterik ez zaigu falta, eta disfrutatuko dugu, seguru. Gugan sinistuz, helburuak lortzen joango gara.
Talde hau, tantaz tanta itsasoa sortzen den moduan, arraunlariz arraunlari osatuta dago. Denak gara garrantzitsuak, bai barrukoak eta bai kanpokoak ere, eta noski, ezin ditugu ahaztu atzean dabiltzan laguntzaile, klubeko kide, delegatu eta familiak, beraiek egiten duten lana ikaragarria baita.
Ilusioa delako gure lema, mila esker ekipo!!!
1, 2, 3, Arraun!!