Ni emakumea banintz
Ni emakumea izango banintz, telebista pizten dudan bakoitzean neska bat bortxatuta izan dela albisteetan ikusteaz nazkatuta egongo nintzateke.
Ni emakumea izango banintz, ez nioke edozeini nire gorputza ukitzen utziko, objektu bat izango banintz bezala. Ezezaguna den mutil bat kaletik topatuko banu, eta zerbait esango balit, beldurra pasako nuke, behintzat, hori uste dut. Baina beldur gehiago pasako nuke, kotxe bat errepidetik pasatzen ari den bitartean, nire ondoan geldituko balitz eta bide osoa nire parean egingo balu. Batez ere, ez nuke nire janzteko modua aldatuko, besteek esango dutenarengatik. Nire gustukoa bada janzten dudan arropa, zergatik ez? Horrela pentsatzeko modua besteek aldatu beharko lukete, gutxienez hori uste dut.
Baita ere, bidezkoak ez diren gauzak ikusiko banitu edo komentario matxistaren bat entzungo banu, pertsona horrekin hitz egingo nuke, eta beharrezkoa balitz, berarekin eztabaidatuko nuke. Gainera manifestazioetan parte hartuko nuke, zerbait aportatzeko eta guzion artean zerbait lortzeko.
Hori alde batera utzita, nire alboan dagoen neskaren bat bere mutil lagunak gaizki tratatuko balu, pentsatu gabe laguntzen saiatuko nintzateke. Adibidez emakumeen etxera joango nintzateke nola lagundu dezakedan galdetzera, modu egoki batean egiteko, eta nire lagunari minik ez egiteko.
Azkenik, neska bat arriskuan egongo balitz eta nik neure begiekin ikusiko banu, bi aldiz pentsatu gabe, beregana joan eta laguntzen saiatuko nintzateke. Nik bakarrik ezingo banu, laguntza bila joango nintzateke, gertuko jendea abisatuz edo ertzainei deituz.
Ni emakumea banintz, nire askatasuna lortzeko edozein gauza egingo nukeen.
Leire Vozmediano, Lauaizeta Ikastola BHI (‘Ikasleen Hitza’ atalean argitaratutako testua)