'Urte zaharrak berri'
Erraustegia Zubietan, birikak dioxinetan. Taloak sei euro gaur, gerraostean zen zimaur. Laboral Kutxa argi gorrian, ez dadin sar dagoenik kale gorrian. Pentsioak zor, kalean tentsio gor. Anoeta, diru xahuketa. Aurrekontuak, atzoko kontuak bihar lotuak. Goiak dio ahobizi, Basque folklorez hiria bizi. Gabonetako argi, turisten ilargi. Pintxo-platerak gehitu, ahalokairuak gutxitu. Argazki-kamerak Kontxan, hipsterrak Atotxan. Turistak bidegorrian, donostiarrak su bizian. Alex Ubago, memorian ere ez hago. Abuztuaren hogeita hamaika, erre gabe Jamaika. Martxoaren zortziko mania, modako Feministaldia. Azaroak hogeita bost, hurrengo egunean niri bost. Lilatoia, hain da lagunkoia! Behobia, txandalaren lobia. Loteria, Espainiari oparia. Laboa, memoria ez da lanbroa. Txilardegi, euskuarari abegi. Kursaal, sarrera ordaindu ahal? Tabakalera, euskal nortasun galera. Ilunbe, Donostiaren hazkunde? Kijera, ondo bizi gera. Piratak, abordatzen apartak. Gasco, errimak ere asko. Goiak Gascori, ipurbeltz. Noria ikusteko jaioak gara. Pintxo ta pote, berandu ote? Frantses mozkorrari, hagin zorrotzak. Kalean ahobizi, etxean belarrondoko. Nolako errauskailua, halako minbizia. Urrutiko distantziak hamalau, metroan sartu eta hogeita lau. Zurriola, surfeko ohola. Klika: dantza ala korrika? Urrezko danbor, emakumeak ere hor. Geroa, erraustegirik gabeko leloa. Trinia, gaztetako kabia. Kaia, saltari autoktonoen jaia. Kaxilda, onak eman eta gero hilda. Gladys, harengatik ere brindis!