Ramon Labaien: 'Euskaldunak astintzen'
Eguberriak atarian. Legebiltzar eta Jaurlaritza berriak ere bai. Gauza berriak pilaka, diruak ordea tantoka. “Asko disfrutau eta gutxi gastau” esaten zuen gure aitonak. Aurten behintzat ba dirudi hortik joko beharko duela abenduko besta giroak. Itxaropena galdu gabe, ordea. Betidanik euskaldun bihotzetan bizi bizirik iraun duen zerbait. Horri esker eutsi diogu guk, krisialdi latzenetan, zutik. Gaur egunekoan ere ez dugu burua makurtuko. Azken hauteskundeak abertzaleok irabazi ditugu.
Jeltzaleak uste zuten baina zenbait legebiltzarkide gehiagoekin eta Bildukoak, espero zituzten apurtxo bat gutxiagoekin. Bien artean, jaun eta jabe Legebiltzarrean. Konpontzeko gauza baldin ba dira noski… Ondorioak, gutxienez bi, Lehenengoa Eusko Jaurlaritza abertzale bat izango dugula eta ba zen garaia! Eta bigarrena gure hauteskunde horien emaitzak izutuak utzi dituela Madrilekoek. Izutuak eta amorratuak… Biak batean.
Nolakoa Jaurlaritza berria? EAJkoa hutsik, edo abertzaleen arteko koalizio itxura duen zerbait ? Edo talo arriskugarriren bat, alderdi espainol baterekin egosia? Noski, datorren urteko aurrekontuen mamia, Urkulluk aukeratzen duen alternatibaren ondorioa izango da, eta baita ere Lopezek utzitako zuloenena. Segur aski, Donostiako alkateak asko daki hortaz. Kontuetan zuloak, PSOEkoen opariak. Gauza izanik asko eskatuko zaiola Jaurlaritzari, eta asko espero dela.. Itzak gutxi et emaitzak ugariak.Krisiaren inguruan gehienak. Langabezia dela eta horrek ekartzen dituen sufrimendu eta miseriak: hilabete bukaeraren zalantzak, etxebizitza galduko ote den beldurrarekin…
Eta Madrilekoen erreakzioaz zer? Betikoa, ostikada bat guretzat. PPren Gobernuko Hezkuntza ministroarena- dirudienez infartu zerebral bat izan ote duena, gure hauteskundeen emaitzak jakin ondoren, gure hizkuntza-hezkuntza, beraientzat bikote madarikatuaren aurka. Bere helburua, Euskalerria espainolizatzea. Eta nola? Gaztelera inposatuz eskoletan eta euskara zapalduz, desagertzen den arte. Eta une horretan agur Euskalerriari.
Kontu zaharra denontzat, dirudienez, kontu berria Wert jaunarentzat- Nondik aterako ote zuten horrelako fenomenoa? Egia esateko, ikastolei eta azken 30 urtean izan dugun Hezkuntza sistemari eskerrak gero et euskaldun gehiago ditu gure gizarteak, baino baita ere gero eta gehiago euskara erabiltzen ez duten euskaldunak. Problema larria. Gure problema. Gu, garen be zela gara eta hori, norbaitek ulertzen baldin ba du, esan dezala. Ba liteke, Madriletik datorkigun errepresio hori, profitagarria izan leitekela hain beste euskaldunen begiak irekitzeko.Datorren urteko erronka.Madrilekoei frente egin eta euskaldun jendeak astindu. Ala bedi.