San Simon eta San Judas
Joan zen uda eta negua heldu da…
Pandemia honek ohiturak aldatuko dituela eta… nik berri bat behintzat hartu dut: eguerdiko ordu batak aldera egunkari digitalak begiratzea. Bai, pentsatzen ari zareten horretarako, eguneko kutsatuen zenbakiak ikusteko.
Ez baletor hobe…
Eta ostras! Etsigarria gertatzen ari da azken asteotan. 200dik hasi eta 400dik kasik oharkabean pasata 600 eta pikora iritsi ginen oso denbora gutxian. Nik jada utzi diot arrazoiak bilatzeari, zer nahi duzue esatea?
Eta bitartean, aizue, Espainia ez dela 300dik pasa!
Bizi gera pobre, eremu zahar honetan…
Esan dizuet, arrazoiak bilatzeari aspaldi utzi niola, baina pentsatzeari oraindik ez; eta hau guztia, gure harrotasuna (edo harrokeria, zuek aukeratu) pixka bat bajatzeko ondo etorriko zaigula uste dut.
Bai, izan ere, 600dik gora ibili garen horiek gu gara; gipuzkoar zentzudun eta lasaiak, langileak, apalak eta gure tokian egoten dakigunak… Ez hegoaldeko parrandazale, arau haustaile andaluziar eta valentziar horiek.
Eta bai, agintariak ere betiko berdinak dira, Urkullu eta konpainia; ez PP edo Vox-eko faxista ustel horiek e! Bai, badakit PNVri errua botatzea gustagarria dela, baina denok onartu izan diogu noizbait, intimitatean hori bai, jeltzaleek kudeaketarako duten gaitasuna. Ala ez?
Badakizue nola jarraitzen duen abestiak ezta?
Ez gera hain onak benetan.