Trantsizioaren ajeak
Azken gertaera politikoak direla eta, garbi dago post-frankismoan asmatutako trantsizio madarikatu horrek halako ondorioak sortzen jarraitzen duela.
Aldi berean, gogoratu egin behar da orduko EAJk, PSEk eta EEk babesa eman ziotela zentzugabekeria horri. Higuingarria benetan! Abertzaletasunari begira, eta are garrantzitsuago, eskubide demokratikoei begira, ezin zen halako jarrera onartu.


