'Koherentzia'
Xabier Etxaniz Rojo, idazlea
Bai, badakit zer esango didazue. Ez dagokidala niri aste honetako Futbologia idaztea, Jon Odriozolaren txanda dela eta berari dagokiola denboraldi honetako azken etxafuegoari sua ematea. Zoritxarrez, Jon lesionatu egin zaigu –bide batez, dena bere onera etortzea opa diogu– eta zelaia utzi behar izan du. Misterrak aulkira begiratu du han Xabi Vazquez aurkituko zuelakoan, berau zelairatzeko asmoz. Alferrik, baina, inork ez baitaki Xabi Vazquez non –eta zertan– dabilen. Litekeena da oraindik A Coruñan egotea, Riazorretik gertu. Diotenez, partida bukatu ostean hango taberna-zuloetan galdu zen eta, gizajoa!, handik atera ezinik dabil.
Eta hemen nago ni: Irutxuloko hiru futbologoen artean ezkorrena, tristeena eta fedegabeena. Montanierrengan konfiantzarik ez zuen futbologoa. Bere ezkortasun futbolistiko-patologikoa balizko gene gipuzkoar bati egozteko gai dena. Azken unean dena pikutara joango zelako ustea banderatzat zeramana.
Marka da gero! Nori eta niri egokitu behar!
Horrelakoxea da, baina, futbola!
Denboraldi ezin hobea burutu du gure taldeak. Eta gu, zaleok, zorion bitsetan, esne mamitan, orgasmo betiereko batean bizi izan gara azken hilabeteotan. Berdin zitzaigun nor zen bisitaria, gu beti berdin, handienen pare, beldurrik gabe, joko bikaina eta azkarra sortzen. Aspaldiko partez, futbola eta plazerra elkartzen. Eta hori gutxi balitz, helburua lortu dugu.
Txapela kentzeko moduko denboraldia, bai horixe!
«Baina, kontuz, garai txarrak itzuliko dira eta!» esanez buka nezake gaurko futbologia. «Kontuz, Milan tokatuko zaigu kanporaketan!» esan nezake, eta bat letorke nire gene gipuzkoarrarekin.
Alabaina, gaurkoan koherentzia popatik hartzera bidaltzea erabaki dut. Gozatzeko garaia da eta, gainera, aurtengo Realak erakutsi dit oker nengoela eta futbolaz ez dakidala deus.
Eta gauzak horrela, txalo egitea eta isiltzea baino ez zait geratzen.
Beno… hori eta Xabi Vazquezen bila joatea, datorren denboraldia luzea izango da eta futbologo guztiak beharko ditugu…