Xabier Vazquez: 'Guriak'
Xabier Vazquez, Realzalea
Gaztetan, aspaldi beraz, baina ez hainbeste, konpainiarik onena ez den jendearekin joan nintzen Realeko partida batzuetara. Nerabezaroa, futbolaren grina, sentimentu politiko eta identitarioen sua… eta hori guztia adierazi beharrak bere asetzea aurkitzen zuen bufanda batek babesturiko eta alkoholak beroturiko eztarri bat oihuka urratuta?
Plazer horretan ez dut beste inor molestatzeko grina berezirik izan inoiz, baina batzuetan, giroak eramanda, borroka dialektiko ederretan parte izan dut. Bestearen ama aintzakotzat hartu, bere herrikoen ezaugarri ederrenak gogoratu, antzarrak ferratzerako gonbitea bidali… badakizue, klase altuko gizonok erabili ohi ditugun horiek.
Baina ez dut inoiz izan hurrengo faserako tentaziorik. Hau da, buru pixkat izateagatik, koldarregi izateagatik, edota besterik gabe ez naizelako inoiz edozein ekintza fisikotarako (zein intelektualekiko, noski) oso iaioa izan, ez dut inoiz oihutik ostikora pasatzeko gogorik izan.
Baina nerabe garai haietan zein beste gogo batekin izan naizenetan, nahi baino gehiagotan izan ditut inguruan sesiorako gogoz zirenak. Kolore askotakoak, baina baita neure kolorekoak ere. Okerren pasa nuen zelaia Calderon izan zen, 1998an. Neure buruari denbora luzean behintzat ez itzultzeko promesa egin nion Ligako partida baten ondoren. Handik oso gutxira, UEFAko partida batean, Aitorrena gertatu zen.
Antza igande honetan Atleticoko zale askok, nik onak ere ezagutu ditut, Frente Atletico txistukatu zuten. Bejondeiela hala bada. Baina luzez jasan eta txalotu dute batzuek doilor kuadrila horrek egindakoa.
Baina hau guztia badakizu, irakurle horrek. Zoritxarrez guk denok dakigu, gertutik hunkitu baikintuen, Frente Atleticoko jentilaje hori zein naizkagarria den.
Baina, hainbestera iritsi ez badira ere, ezin ahaztu dugu gure koloreak daramatzaten batzuk ere ibili izan direla holakoetan. Gure koloreak daramatzaten batzuek ere gorrotoa eta iraina jartzen dituztela bi astebukaeratan behin gure zelaian. Baina, batez ere, gureetako batzuk ere jazarri eta erasotu dituztela beste talde bateko zale izan beste krimenik ez zuten jende normala. Ez naiz ultrez ari, baizik eta zale arruntez.
Okerrenetan okerrenak Frente Atleticon daude, eta nahiko lan lukete hango kirol, polizia eta politika arduradunek hori konpontzen, behingoagatik erronkari eutsi nahiko baliote noski. Baina hori salatzearekin batera, ez dezagun beste aldera begiratu gure inguruan ere inoiz halakorik ikusten badugu.