Zerga aitorpenaren laukitxoak
Urteroko legez, apirila iristerakoan, Foru Ogasunaren aurrean gure zerga aitorpena aurkezteko betebehar saihestezina daukagu. Eta, urteroko legez, Eliza Katolikoa, bere betiko ildoa jarraituz, berriro ere Elizaren laukitxoa markatzeko publizitatez josiko gaitu alde guztietatik, horrela gure zergen %0,7 jasoko bailuke, edo beste aukera bi laukitxoak markatzea (Eliza Katolikoena eta gizarte helburuenekoa), zeren eta azken hautu honetan gure zergen %0,7 berbera jasoko luke eta beste horrenbeste (hau da, beste %0,7) gizarte helburuetako izango litzateke. Hau dela eta, Laikotasuna Elkarteak, herri iritzi aurrean gai honi buruzko gure aburua aurkeztu nahi dugu eta zerga aitorpenean bi laukitxoetatik ez bata eta ez bestea ez markatzea dela, ez Elizarena, ezta gizarte helburuena ere.
Eliza Katolikoak egiten duen propagandan, gizarte laguntzan egiten duen lanean sustatzen duzula dio. 2023. urtean, Eliza Katolikoak 382 miloi jaso zituen horretarako. “Elizaren Xareakin” jasotzen duen diruaren %80 eliza hierarkiak, apaizen eta gotzainen soldatak eta gizarte segurantza gehi antolakuntza kostuak ordaintzeko erabiltzen ditu. Eliza Katolikoak propaganda engainagarriaz baliatzen da bere diru bilketa gizentzeko. Zergatik ematen zaion diru saritik 5,3 miloi xahutzen ditu jendeari sinetsarazi nahian jasotako dirua Elizaren gizarte laguntzarako erabiliko dela? Zerga ordaintzaileak jakin behar dute Espainiako Gotzainen Biltzarrak 2023ean aurkeztu zuen urteko kontuen txostenean ez dela aipatzen euro bat bakarra horretan eralgia. Gainera, Eliza-Estatua akordioen arabera, diru kopuru hori ez du Gipuzkoako Elizak jasotzen, baizik eta, Ekonomia Itun sistema aplikatuz eta kupo bidez, oso-osorik Espainiako Estatuari transferitzen zaio, Espainiako Elizari emateko.
Euskal gizarte gehiena ez da katolikoa, ezta fededuna ere. 1987ean euskal biztanleriaren %81k katolikoz zeukan bere burua. Alabaina, azkeneko 37 urteetan, kopuruak behera egin du, erabat. 2024ean argitaratuko azken estatistika datuen arabera, biztanleriaren %45,30 aldarrikatu zuen katolikotzat bere burua, hauetatik soilik %12,90 praktikatzaileak zirelarik. Apurka-apurka, gertatutako sekularizazioak argi eta garbi adierazten du behingoz amaitu behar dela Eliza Katolikoaren abantaila honekin. Hain zuzen, jada 70eko hamarkadan, Eliza Katolikoak hitza eman zuen ez zela guztion diruaz baliatuko, geroztik bete ez duen hitza. Gainera, PFEZaren bidez biltzen dituen 382 milioiak, era batera edo bestera Eliza Katolikoak estatutik urtero jasotzen dituen 11.600 milioiekin erkaturik ahuntzaren gauerdiko eztula baino ez dira, adibide zenbait zerga ordaintzeaz salbuetsia egotearekin, bere enpresa lanetan irabaziak ez aitortu beharrarekin, diru hau erabat kontroletik at dagoelarik inolako gardentasun barik. Ez aipatze arren 100.000 ondasunetik gora immatrikulatu izanak sortzen duen gaizpideak… Erlijio konfesio partikularrak batek dituen abantaila hauek, ez dute bat egiten bere burua akonfesionala aldarrikatzen duen estatu batekin.
Horregatik guztiagatik, Laikotasuna Elkartetik irmo eskatzen dugu zerga aitorpenetik solidaritatearen aurkakoak diren bi laukitxoak kentzea. Eta kentzen ez dituzten bitartean, ez bata eta ez bestea ez markatzeko: ez Eliza Katolikoaren eta ezta ere “gizarte helburuena”.
«Aukera solidarioena inolako laukitxorik ez markatzea da, zeren hori da biderik ziurrena zerga oro guztiena den kutxan geratzeko»
“Gizarte helburuena” laukitxotik jasotzen denaren %35-40 Eliza Katolikoarekin lotura duten erakundeentzat izaten dira. Hortik Eliza Katolikoak bere publizitatean bi laukitxoak markatzeko adierazten duen interesa, horrela bietatik lortzen baitu diru publikoa. Egia da jende askok laguntza behar duela. Egia da baita ere boluntario asko daudela besteen bizitza goxatzen laguntzen dutenak. Baina gure iritzian zerbitzu publiko lagungarriak era unibertsalean kudeatuko dira soilik botere publikoa arduratzen bada, bere beharretara egokitutako aurrekontuekin. Erakunde pribatuen edo norberaren borondate onaren mende daudenen eskuetan uztea pribatizazio eta kanpoko kontratuen politikak sustatzea da, karitatearen azoka zabaltzen dutenak, gehienbat erlijioen eskuetan.
Beste gauza bat da erakunde partikularren edo GKEen izaera, gizarte helburuko hainbat eginkizunez arduratzen direnak, interes orokorrekoak izanik bere baliabide eta emaileenak ez ezik, administrazioaren kontrolpean laguntza publikoak jasotzea, ekonomikoa edo gaietan, gardentasun osoz kudeatuko direnak.
Gai honi buruz zera bakarra geratzen zaigu esateko, nahi dionak bere dirua eman Eliza Katolikoari edo GKE zehatz bati edo gizarte erakunde bati, egin dezala nahi duen adina, baina bere patrikatik, dagozkion zergak ordaindu ondoren modu gehigarrian, guztiona den aurrekontu publikoetatik dirua kendu gabe.
Alde horretatik, Iparraldeko biztanleen egoera berean egotea gustatuko litzaiguke, 1905etik Frantzian dagoen eredua Eliza eta Estatua bereiztea baita. Elizak ez du estatuaren diru laguntzarik jasotzen, eta fededunen dohaintzen mende dago soilik, zergen aitorpenean Elizari buruzko aipamenik egin gabe.
Uste dugu aukera solidarioena inolako laukitxorik ez markatzea dela, zeren hori da biderik ziurrena zerga oro guztiena den kutxan geratzeko, gero denon intereseko diren benetako beharretan era errealistan banatzeko.
Amaitzeko, datu hau azpimarratu nahi dugu: 2023an, Gipuzkoan aurkeztutako zerga aitorpenetatik soilik %17,48ak zuten markatuta Eliza Katolikoaren laukitxoa.
Jarrai dezagun bide horretatik!