2026ko agenda moldagarria dendetan salgai
IRUTXULOKO HITZAko 2026ko agenda moldagarria hiriko hiru liburu dendetan salgai dago: Antiguako Garazin, Egiako Eblan eta Erdialdeko Hontzan.
15 euroan salgai dago agenda, eta aurtengo diseinua benetan berezia da, norberak bere argazkia itsatsi dezakeelako, eta horrela, agenda pertsonalizatuena sortzeko aukera eskaintzen du. Gainera, asteko bista du agendak, asteko panorama ondo ikusi eta ordenatu ahal izateko.
Gabon hauetan oparitu zure buruari edo ondokoari agenda moldagarria, eta bete zure lagunen, familien, eskulturen, paisaien edo animalien argazkiez zure 2026a!
Ez da agenda soil bat, zu zara.


