AB Krossaren X. edizioan ere IRUTXULOKO HITZA presente

Urteurrenaz harago, Euskaraldiarekin bat egingo du —maiatzaren 15etik 25era izango da—. Berritsu elkartea da antolatzailea, eta elkarrekin hamarrekoa lortzea dute helburu. IRUTXULOKO HITZA eta Donostiako Udala dira probaren babesleak.
Lasterketak, ordea, ez du aldaketarik izango. Isabel II.a hiribidetik abiatuko da 19:00etan, eta leku berean izango du helmuga Amara Berri eta Loiolako Erribera auzoak lotu ondoren. Izan ere, ohiko bi ibilbideak izango ditu AB Krossak. Motza hiru kilometrokoa da, lehiakorra ez dena, eta luzea sei kilometrokoa. Etzi, hilak 21, zabalduko dute izena emateko epea Herrikrosa.eus atarian.