Argazkilaritzaren inguruan arituko dira 'Bizirauten 2.0' saioan
Hemen da Bizirauten 2.0 bideopodcasta, IRUTXULOKO HITZAk eta Bagera Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanean sortutako ekimena. Lehenengo saioan, argazkilaritzaren inguruan arituko dira, Nagore Legarreta eta Joseba Parron argazkilariekin; Andrea Bosch argazkilariak eta IRUTXULOKO HITZAko langileak dinamizatuko du saioa.
Azaroaren 20an elkartuko dira, ostegunean, Tabakalerako kafetegian (Taban), 18:30ean, eta Hamaika Telebistak grabatuko du saioa. Elkarrizketa edonork ikusi ahal izango du zuzenean Taban, eta sarrera doakoa izango da, aretoko edukiera bete arte.
Joan den urtean abiatutako egitasmoa da Bizi Irauten, eta lau saio eduki zituen lehenengo denboraldiak, denak sormen prozesuari buruzkoak: Nøgen taldeko Ane Negeruela eta Alex Irazusta musikariak izan ziren lehenengo saioko gonbidatuak, Barrexerka antzerki eta umore taldeko Maialen Sorzabalbere eta Mikel Irazusta bigarrenekoak, Oihana Vesga eta Jone Amezaga dantzariak hirugarrenekoak eta Nextor Otaño eta Ainara Alkorta artista plastikoak laugarrenekoak. Hemen daude denak ikusgai.


