'Bizirauten 2.0'-ko hirugarrena: beste norbaiten azalean sartu eta bizirautea
Nagore Garmendia, Nahia Sillero eta Ander Lacalle, Itsas museoan. Andrea Bosch Alfaro Antzerkia terapia ona dela diote; Ander Lacalle eta Nahia Sillero aktoreek, ordea, bestela pentsatzen dute. Atzo egin zuten Bizirauten 2.0 bideopodcasteko hirugarren saioa, eta interpretazioa izan zuten ardatz. Nagore Garmendia kazetariaren eskutik, aktore izateaz, zinemaren munduan gaztea izateaz eta esposizioak dakarrenaz aritu ziren, kaiko Itsas Museoan.
Sillero eta Lacalle Euskal Telebistako Irabazi Arte eta Go!azen telesailetan egin ziren ezagun, hurrenez hurren; hala ere, bestelako aktore lanetan ibili dira eta badabiltza, oraindik ere. Mila modutara izan daitekeelako bat aktore. Mila modutara ikasten da ofizioa, milaka bidelaguni esker. Haiengandik ere ikasten delako.
Gazte hasi ziren biak mundua beste norbaiten azaletan bizitzen, baina ez diote beraiek, Nahia eta Ander, izateari utzi.
Hamaika Telebistaren eskutik, laster egongo da bideopodcasta ikusi eta entzuteko aukera. Bitartean, egon zaitezte adi, laster izango duzue eta hurrengo saioetako informazio gehiago webgunean bertan, eta gure sare sozialetan.
Jarraian, Andrea Bosch Alfaro kazetari eta argazkilariak jasotako saioko irudiak:
