'Bizirauten 2.0'-ko laugarrena: arkitektoen rola egungo gizartean
Gizakien eta izakien espazioaren diseinuaz arduratzen den zientzia eta artea da arkitektura. Ordea, nabarmen aldatu den ofizioa da historian zehar. Orainean kokatu gara Idoia Moreno eta Ander Gortazar arkitekto donostiarrekin. Atzo parte hartu zuten Bizirauten 2.0 bideopodcastaren laugarren eta azken saioan. Inaxio Esnaola kazetariak gidatuta, arkitektura bera zer den eta arkitektoen rola zein den aztertu zuten, dibulgazio ariketa bat eginez.
Morenok estudio batean lan egiten du askotariko arkitektura lanak eginez. Gortazarrek, berriz, RAZ estudio propioa du beste arkitekto batzuekin batera, eta Arkitektura Eskolako irakaslea da. Egunerokoan gustuko dituzten lanak eta gustuko ez dituztenak uztartzen dituzte, ofizio guztiak horrelakoak direlako. Baita arkitektura ere. Morenok planoetan diseinaturikoa aurrez aurre nola eraikitzen den ikustea gustuko du, bertatik bertara. Horrekin bat dator Gortazar, baina gehien gustuko duena hiri antolamendua da, harentzat oinarrizkoena.
Donostiari ere begiratu azkar bat eman diote, ondare eraikiari eta suntsituari, etxebizitzaren arazoari, proiektu jakin bati eta kontrakotasuna sortu duen eraikin bati erreparatzeko, besteak beste.
Hamaika Telebistaren eskutik, laster egongo da bideopodcasta ikusi eta entzuteko aukera.
Segidan, Andrea Bosch Alfaro kazetari eta argazkilariak jasotako saioko irudiak:
