Emakume kirolarien bizipenen eta aliantzen inguruko mahai ingurua antolatu du IRUTXULOKO HITZAk

Laboral Kutxarekin eta Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin batera, apirilaren 7an emakume kirolarien bizipenen eta aliantzen inguruko mahai ingurua antolatu du IRUTXULOKO HITZAk Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
Amets Castrejanak gidatuko du mahai ingurua; ikasketa feministetako eta generoko ikerlaria da, baita kirol arloko berdintasuneko eta aniztasuneko aholkularia ere. Lau gonbidatu kirolariren bizipenak jasoko dituzte, modalitate eta ikuspuntu ezberdinetatik aztertuta. Esther Arrojeria Bera Bera eskubaloi taldeko jokalaria, Miriam Arrillaga pilotaria, Xubane Uribarrena Donostia Arraun Lagunak-eko arraunlaria eta Garbiñe Etxeberria Realeko kirol zuzendaria izango dira hizlariak.
NOIZ: apirilaren 7an, astelehenean, 18:00etan. (17:45 ate irekiera).
NON: Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
AURKEZLEAK: IRUTXULOKO HITZA eta Ane Oiarbide Berdintasun zinegotzia.
BABESLEA: Laboral Kutxa.