Euskaraldiko txapak eskura Irutxuloko Hitzaren erredakzioan

Euskaraldiko ahobizi eta belarriprest txapak eskura daude Irutxuloko Hitzaren erredakzioan, Egia auzoan, Ametzagaña kaleko 19. portalean.
Aurtengoan ere elkarrekin antolatu dute Euskaraldia Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak. Bi entitateen artean talde motorra osatu dute, eta abuztutik, astero-astero aritu dira bilerak egiten, Euskaraldia behar bezala prestatzeko. Hiriko auzo guztietan egongo dira jarduerak hilaren 15etik 25era.
Irakurri Sara Ibarguren kazetariak antolatzaileei egindako elkarrizketa osoa.
Atal berezia
Hala, Irutxuloko Hitzak, Euskaldiari buruzko atal berezia sortu du, irakurleei eskainiz ekimenari buruzko informazioa, egitaraua, gehigarria, eta Bagerarekin batera elkarlanean sortutako harpidetza bateratuaren xehetasunak.