Gipuzkoako Hitzaren eraldaketa

15 urtez etenik gabe argitaratu da Gipuzkoako Hitza astekaria, baina atzokoa izan zen papereko azken alea. Ondorioz, abuztuaren 29ko IRUTXULOKO HITZAko astekaria ‘biluzik’ iritsiko zaizu, bere bidaiderik gabe.
Etapa berri bat hasiko du proiektuak, atal digitalera begirako lan txinaurria egin eta BERRIAko irakurleengana herrialdeetako kalitatezko edukiak landuko dira, tartean gure hirian gertatzen direnak.
Bestalde, irakurleek aukera izango dute lurraldeetako buletinetan izena emateko. Hartara, modu eroso eta errazean, nahi duenak bere posta elektronikoan jasoko ditu aukeratutako herrialdeetako berri guztiak.
Eraldaketek eragiten dutelakoan, bide berriari ongi etorria.