'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentala aurkeztuko da Zinemaldian

Aurtengo Zinemaldian aurkeztuko da Inge Mendioroz Ibañezek, Maluta* Films ekoiztetxearekin batera, zuzendutako Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala. Irizar Saria eskuratzeko hautagaia duen proiektua babestu du IRUTXULOKO HITZAk, beste hainbat euskal produkziorekin egin izan duen moduan.
Inge Mendiorozek (Lasarte-Oria, 1973) bere bigarren ez fikzioarekin irekiko du Zinemira saila. Artxiboko irudiak eta euskal musika eta literaturaren munduko hainbat pertsonaren aitortzak baliatuz, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako ondu du zuzendari eta muntatzaile gipuzkoarrak, Euskal Herriko kantagintzaren ikur honen bizitza beste ikuspegi batetik kontatzen duen biografia.
“Izan ere, zein arrazoi egon liteke Lurdes bezalako emakume batek egindako lan handia ez ezagutzeko? Nahita ala nahi gabe ezabatu, ezkutatu eta isildu al da?” Egilearen ustez, nekez uler daiteke eta halako hutsik.
Jarrain ikus dezakezue dokumentalaren trailerra.