Interpretazioari buruzko 'Bizirauten' saioa, osorik ikusgai
Nagore Garmendia, Nahia Sillero eta Ander Lacalle, Itsas museoan. Andrea Bosch Alfaro Otsailaren 5ean, Euskal Itsas Museoan elkartu ziren Bizirauten bidepodcastaren bigarren denboraldiko hirugarren saioa grabatzeko. Ander Lacalle eta Nahia Sillero aktore donostiarrak izan ziren elkarrizketatuak, eta interpretazioaren nondik norakoak izan zituzten hizpide, eta Nagore Garmendia Artano kazetariak gidatuta.
Aktore lanaz, hastapenez, erreferenteez, sorkuntza prozesuaz, egin dituzten pertsonaiez, aktore eta gazte izateaz, euskararen garrantziaz, genero desberdintasunez eta abarrez aritu ziren, giro intimo eta lasaian.
Azaroaren 20an hasi zen IRUTXULOKO HITZAk eta Bagera Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanean sortutako Bizirauten bideopodcasteko bigarren denboraldia, Tabakalerako Taba kafetegian, Hamaika Telebistaren laguntzarekin. Nagore Legarreta eta Joseba Parron argazkilariak elkarrizketatu zituen Andrea Bosch Alfaro kazetariak orduan. Bigarren saioa abenduan izan zen, Euskal Itsas Museoan, eta joskintza izan zuten hizpide, Ione Iruretagoiena eta Eider G. Garikano jostunen eskutik. Bestalde, hemen ikus ditzakezue lehenengo denboraldiko lau saioak.
Laster izango duzue hurrengo saioko informazio gehiago, gure webgunean eta sare sozialetan.
