IRUTXULOKO HITZA III. Txirrita mendi lasterketako kolaboratzaile

2023ko abuztuan antolatu zuten estreinakoz Altzan sortutako lasterketa hau. Iaz ere abuztuan egin zuten lasterketa, 250 lagunen parte hartzearekin, eta kirolaren aldeko apustua ez ezik, kulturaren aldekoa ere egin zuten bertsoek presentzia nabarmena izan baitzuten lasterketaren hasieran, bitartean zein amaieran.
IRUTXULOKO HITZAk lehenengo urtetik izan da lasterketako babesleetako bat, eta aurten ere hala izango da.