IRUTXULOKO HITZAk bat egin du RSFren kanpainarekin

Israelek Gazaren aurka abiatutako sarraskiaren aurka, mobilizaziora deitu du RSF Mugarik Gabeko Kazetariak gobernuz kanpoko erakundeak, eta kanpaina horrekin bat egin du IRUTXULOKO HITZAk.
RSFk nazioarteko hedabideei egin die deia, eta, oraingoz, munduko 258 komunikabide atxiki dira. RSFk salatu duenez, Israelgo armadak 220 kazetari hil ditu Gazan 2023ko urriaren 7az geroztik; horietatik azkenak, joan den astelehenean, abuztuaren 25ean. Deialdiaren bidez, erakundeak exijitu dio Israelgo Gobernuari nazioarteko hedabideei Gazan sartzeko baimena emateko.