IRUTXULOKO HITZAk bat egingo du martxoaren 17ko greba orokorrarekin
IRUTXULOKO HITZAren erredakzioaren artxiboko irudia.Irutxuloko Hitza Datorren asteartean, martxoaren 17an, greba orokorrera deitu dute Hego Euskal Herrian ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek, 1.500 euroko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata aldarrikatzeko. Era berean, soldata hori Hego Euskal Herriko erakundeetan erabakitzea exijituko dute, grebaren bidez. Bizitzaren garestitzearen jakitun, IRUTXULOKO HITZAko langileok bat egingo dugu greba deialdiarekin, herritar guztion bizitzak duintzearen alde.
Horrela, prentsan ohikoa izaten den moduan, martxoaren 17an bertan grebak Donostian izango duen oihartzunaren berri eman ahal izateko, lantaldeko kazetariek eta diseinatzaileak euren jarduna etengo dute aurreko egunean, martxoaren 16an (astelehena). Hortaz, egun horretan, ez da ezer argitaratuko Irutxulo.hitza.eus webgunean. Administrazio arloko lankideek, aldiz, hilaren 17an bertan geldituko dute euren jarduna, eta, beraz, ezingo diete zerbitzurik eman Hitzakideei, iragarleei edo bestelakoei.
Bestalde, hurrengo egunean, grebaren Donostiako jarraipen berezia egingo dugu, eta unean uneko informazioak, argazkiak eta bideoak ikusi ahal izango dituzue gure webgunean eta sare sozialetan. Era berean, ostiral horretan argitaratuko dugun astekarian (hilak 20), grebak Donostian emandakoaren laburpena argitaratuko dugu.
