IRUTXULOKO HITZAk Euskaraldiaren laugarren edizioan parte hartuko du

IRUTXULOKO HITZAk entitate moduan izena eman du jada Euskaraldiaren laugarren edizioan. Euskararen erabilera sustatzeko ariketa masiboari babesa eskainiz, Euskaraldiaren baliabideak eskura jarriko ditugu, eta Euskaraldiaren berri emango dugu gure egunerokoan.
Maiatzaren 15etik 25era egingo dute laugarrenez Euskaraldia Euskal Herri osoan. Egitasmoa indartsua izan dadin, garrantzitsua da ahobizi zein belarriprest rolekin parte hartuko duten norbanakoen inplikazioa, baina baita entitateena ere.
Horregatik, eta euskara gure begiradaren hizkuntza denez, hauek dira IRUTXULOKO HITZAk hartzen dituen konpromisoak: Euskaraldiaren berri ematea; Euskaraldian parte hartzeko prestatzea; Euskaraldiaren webgunean emango dituzten baliabideekin Euskaraldia ikusgarri egitea, entitateko espazioak apainduz, jarduerak antolatuz, barne zein kanpo komunikazioan hartutako neurriak edo egingo diren ekintzak jakinaraziz.