IRUTXULOKO HITZAko kideak Lilatoiko esatariak izango dira, hirugarrenez
IRUTXULOKO HITZAko lankideak eta Ismene Mendizabal, Donostiako Atletikoko kidea eta Lilatoiaren antolatzailea.Oier Arribas IRUTXULOKO HITZAko bi kazetari izango dira Lilatoiko esatariak, hirugarrenez. 2023an jaso zuen hedabideak Donostia Atletikoren proposamena, eta azken bi urteetan onartu ostean, berriro iritsi da proposamena. Hala, Nagore Garmendia eta Andrea Bosch kazetariak egongo dira martxoaren 1ean, hedabidearen izenean, Lilatoiari ahotsa jartzen, 10:00etan, Bulebarrean.
Emakumeak eta genero disidenteko pertsonak lehen lerroan jartzea, kaleak hartzea eta kirolaren bitartez, komunitatea indartzea eta harremanak sustatzea da ekimenaren helburua. Horregatik, 36. Lilatoia babestuko du IRUTXULOKO HITZAk.
Zatoz lasterketara, eta parte hartu edo animatu zure lagunak. Egun zoragarria dugu denok aurretik, ospatu (eta aldarrikatu) dezagun!


