IRUTXULOKO HITZAn udan kazetaritza praktikak egiteko deialdia irekita

WordPress eta InDesign tresnak erabiltzen ikasiko duzu. Euskarri digitaletan eta sare sozialetan trebatuko zara, baita argazkigintzan eta bideogintzan ere.
Praktikak egiteko epea: ekaina, uztaila eta abuztua.
Lantokia: Egian, Donostian.
Lanak ordainsaria izango du.
Interesa baduzu, bidali zure curriculuma irutxulo@hitza.eus helbidera apirilaren 25 arte ‘PRAKTIKAK’ erreferentzia zehaztuz.
Animatu eta trebatu kazetaritzan euskarazko hedabide batean!