IRUTXULOKO HITZAren arkua, herri krosen eskura

IRUTXULOKO HITZAn aspalditik gatoz herri izaera duten lasterketak babesten. Gure balioekin bat egiten duten egitasmoak dira hauek, eta horregatik, aurten, gure hogeigarren urteurraren bueltan, IRUTXULOKO HITZAren arkua egitea erabaki dugu.
Hala, herri krosek eskura izango dituzte hainbat euskarri lasterketetan edo martxetan erabili ahal izateko; besteak beste, zintak, banderak eta arkua.
Interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan irutxulo@hitza.eus helbidera idatziz edo 943-46 72 36 telefonora deituz.