Joskintzari buruzko 'Bizirauten' saioa, osorik ikusgai
Andrea Bosch, Ione Iruretagoiena eta Eider G. Garikano, Euskal Itsas Museoan. Oier Arribas
Abenduaren 11n, Euskal Itsas Museoan elkartu ziren Bizirauten bidepodcastaren bigarren saioa grabatzeko asmoz. Joskintza izan zuten hizpide, eta Andrea Bosch Alfaro kazetariak, Ione Iruretagoiena eta Eider G. Garikano elkarrizketatu zituen.
Estiloaz aritu ziren; modaz, norberak bere ametsak lortzeko jarraitu behar izandako pausoez. Hasieratik zuten argi biek joskintza zela beren bidea, eta beren estilo propioa sortzen joan dira urteotan. Gaur egun, beren estudio propioak dauzkate biek, Donostian.
Hala, azaroaren 20an hasi zen Hamaika Telebistarekin eta Bagera Euskaltzaleen Elkartearekin elkarlanean sortutako Bizirauten bideopodcasteko bigarren denboraldia, Tabakalerako Taba kafetegian. Nagore Legarreta eta Joseba Parron argazkilariak elkarrizketatu zituen Boschek.
Laster izango duzue hurrengo saioetako informazio gehiago, gure sare sozialetan.


