'Oporretan Euskaraz' udalekuetako 160 haur kazetari lanetan IRUTXULOKO HITZAren eskutik

Oporretan euskaraz programako 160 haur izan ditugu IRUTXULOKO HITZAn. Hiru egunetan etorri dira erredakziora auzo ezberdinetako gazteak; Altza, Bidebieta, Gros eta Loiola, besteak beste.
Kazetari lanetan ibili dira kale elkarrizketen bidez, eta Egiako bizilagunei udaren eta oporren inguruan galderak egin dizkiete. Mikrofono eta kamara esku artean, taldeetan ibili dira goitik behera elkarrizketatuekin hondartzaren, mendiaren, lanaren eta bidaien inguruan mintzatzen.
Egitasmo honen xede nagusia, haur eta nerabeek, tokiko euskarazko kazetaritza gertutik, azaletik, ezagutzea da. Hala, euskara ardatz duen ekintza honek, elkarlana eta komunitatea bera sustatzen ditu.