San Telmo museoaren eskutik, kultura babestuz
Naike Usabiaga eta Susana Soto, San Telmo museoko klaustroan.Andrea Bosch IRUTXULOKO HITZAk eta San Telmo museoak elkarlanean aritzeko akordioa sinatu dute, hirian kultura babesteko eta sustatzeko. Hala, Naike Usabiaga hedabideko kudeatzailea eta Susana Soto San Telmo museoko zuzendaria, klaustroan elkartu dira, hitzarmenari gorputza jarriz, eta komunikabidea Enpresa laguntzaile bihurtuz.
Bi erakundeen arteko lankidetza honek komunikazioa eta kultura uztartzea izango du ardatz, Donostiako kultur jarduera herritarrengana gerturatzeko asmoz. Hitzarmen honek, tokiko edukiek ikusgarritasun handiagoa izatea du xede, eta aldi berean, museoko ekimen eta erakusketek oihartzun zabalagoa lortzea.
“IRUTXULOKO HITZAk eta San Telmo museoak bat eginda, tokiko kulturaren transmisioa eta sustapena indartu nahi dugu, Donostia erreferente kultural gisa sendotzen laguntzeko”.
HITZAKIDEentzako onurak
Elkarlan honek, herritarren parte hartzea bultzatu nahi du, kultura gertukoago eta eskuragarriago eginez, komunikabideen eta erakunde kulturalen arteko sinergiak baliatuz. Gainera, HITZAKIDEen artean museoa bisitatzeko sarrera bikoitzak zozkatuko ditu komunikabideak, urte osoan zehar.


