Topa, guregatik
IRUTXULOKO HITZAko egungo lantaldea, langile ohi ugari eta kolaboratzaile batzuk elkartu ginen Garraxi jatetxean, topa egiteko. Mundua osoa da tokikoa izan da 20. urteurrenaren aterkia, eta honen lelopean ekin diogu jardunari azken hilabeteetan. Mundua auzotik kontatu behar dugula diogu, eta babesten dugu txikitik handirako ibilbidea, eta tokiko kazetaritzaren eredua. Hala, IRUTXULOKO HITZAko lankide eta kolaboratzaile ohi batzuk elkartu ginen atzo, Egiako Garraxi tabernan, urteurren borobilari amaiera emateko.
Kanporaka lan egiten duen hedabide honentzat plazer bat da barrura ere lan egitea, eta balio dezala honek, sarea indartzeko. IRUTXULOKO HITZAko taldea handitu eta estutzeko.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan zehar gure ondoan egon zareten guztioi; komunitate bat ez da bakarrik eraikitzen, eta denok osatzen dugu hedabide hau. Esker bereziak, baita ere, Garraxi tabernari. Ezin hobeto zaindu gintuzuen. Ze plazera etxean ospatzea.


