Zuhaitz landaketa egingo dute Miramonen Haritzaldek eta IRUTXULOKO HITZAk
IRUTXULOKO HITZAk eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak elkarlanean zuhaitz landaketa bat antolatu dute Miramonen. Martxoaren 14an, larunbatean, izango da landaketa, eta edonor joan daiteke; 10:30ean gelditu dira, Miramon pasealekuaren 360. zenbakian, Gipuzkoako Batzar Nagusien eraikinaren ondoan.
Parte hartu nahi duenak, izena eman behar du irutxulo@hitza.eus helbidera idatziz, eta zehaztuz partaide kopurua eta adina.
Naturzaleen elkarte donostiarrak 30 urtetik gora daramatza ingurumenaren aldeko borrokan, eta antolatzen dituzten jarduera ohikoenen artean daude zuhaitz landaketak, 1997an lehenengoa Mendizorrotzen egin zutenetik. Ordutik, 7.000 zuhaitz baino gehiago landatu dituzte, Donostian zein Donostiatik kanpo. Horrela, orain dela bi urte Auditz Akularren landatu zituzten 200 zuhaitz IRUTXULOKO HITZArekin batera, eta iaz Añorgako Errekatxulon eremuan 170 zuhaitz landatu zituzten, baita ere.
Balio garrantzitsu batzuk partekatzen dituzte hedabideak eta elkarteak: naturazaletasuna, ekologismoa eta biodibertsitatearen defentsa, besteak beste.
