Adina:
1976ko urtarrilaren 10ean jaio zen, eta 43 urte ditu.
Herria:
Irun herrian jaioa da.
Ikasketak:
Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Hizkuntzak:
Gaztelania hitz egiten du.
Lanbidea:
Politikaria eta idazlea da.
Ibilbide politikoa:
1993. urtean, 17 urte zituela, Gipuzkoako Alderdi Popularreko Belaunaldi Berrietan sartu zen. 1995. urtean, Irungo Udaleko zinegotzi hautatu zuten lehen aldiz.
1999. urteko udal hauteskundeetan PPko alkategaia izan zen Irunen, eta PSE-EEk eta PPk udal gobernua osatzeko akordioa egin ostean, alkateorde izendatua izan zen.
2003ko udal hauteskundeetan ere popularren alkategaia izan zen Irunen, eta PSE-EEk legealdia bakarrik gobernatzen hasi bazuen ere, 2005eko udan PPrekin akordio berri batera heldu zen, eta Senper alkateorde izendatu zuten.
2007an ere Irungo Udaleko zinegotzi hautatua izan zen, baina 2010ean kargua utzi zuen, Gipuzkoako PPko presidente izendatu zutelako.
Bere herriko udaleko zinegotzia zen bitartean, Eusko Legebiltzarreko parlamentaria ere bazen. Zinegotzi akta utzi zuenetik, parlamentari gisa eta Gipuzkoako PPko presidente gisa zituen arduretan zentratuta egon da.
Beste hautagaiak:
Borja Corominas
Ines Baroja
Blanca Tejada
Mikel Lezama
Jorge Mota
Jose Luis Arrue
Marta Sanchez
Maria Jose Lafuente
Monica Tubia
Ignacio Viñambres