Adina:
1963ko uztailaren 24an jaio zen, eta 55 urte ditu.
Auzoa:
Amara auzokoa da.
Ikasketak:
Geografia eta Historian lizentziatua da.
Hizkuntzak:
Gaztelania hitz egiten du.
Lanbidea:
Geografoa da ogibidez.
Ibilbide politikoa:
1995. urtean, 32 urte zituela hautatu zuten estreinakoz Donostiako Udaleko zinegotzi.
Geroztik, Donostiako udal hauteskunde guztietan izan da zinegotzi, hau da, 1995ekoetan, 1999koetan, 2003koetan, 2007koetan, 2011koetan eta 2015ekoetan.
Gazteria eta Lankidetza zinegotzia izan zen 1995etik 1999ra, eta azken urte horretako udal hauteskundeetatik aurrera, Mugikortasun eta Segurtasun zinegotzia izan zen.
Espainiako politikan ere aritu zen, baina denbora gutxiz. 2008. urteko martxoaren 25ean, Espainiako gobernuko presidentea bere alderdiko Jose Luis Rodriguez Zapatero zela, Gipuzkoako diputatua izan zen Espainiako Kongresuan.
2009ko maiatzaren 14an, ordea, kargua utzi zuen, eta Donostiako politikagintzara itzuli zen. 2011tik 2015era udal gobernuaren oposizioan egon ondoren, 2015etik Donostiako Udaleko alkateordea da.
Beste hautagaiak:
Maria Soledad Garmendia
Enrique Jose Ramos
Duñike Agirrezabalaga
Miguel Angel Diez
Cristina Lage
Arkaitz Millan
Ane Oiarbide
Ander Iturri
Maria Luisa Del Pilar Garcia
Iker Sanz