Irutxuloko Hitza

24 orduko zozketa berezia 'Aurora Boreal' dantzaz gozatzeko

24 orduko zozketa berezia antolatu dugu HITZAKIDE guztientzat: 'Aurora Boreal' dantza garaikideko ikuskizuna, Paula Quintas dantzariaren eskutik.

LABO GO47 programaren barruan kokatua dagoen emanaldia da, eta ostegun honetan bertan, urriak 17, aurkeztuko du Paula Quintas-Cia konpainiak, 19:00etan, Tabakalerako Kutxa Fundazioa Kluban. Ordubeteko iraupena du eta bi sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Aurora Boreal kontsumo iheskorreko gizarte baten aurrean esposizioaren kontzeptutik abiatzen da, non giza arreta gero eta urriagoa den. Geografia nordikoetan argia egiten duen dantza bezala. Argi iheskor horiek, urteko sasoi jakin batean bakarrik gertatzen direnak. Pazientzia lantzen du, eta hain azkarra denez, baretasun iheskorraren sentsazioa uzten digu; iragankorra eta aldakorra.

PARTE HARTU ETA GONBIDATU ZURE GERTUKOAK!