Irutxuloko Hitza

33. Lilatoiarekin batera badator HITZA taldea!

Lilatoia Donostia Atletikok urtero antolatzen duen emakumeen herri lasterketa da, eta IRUTXULOKO HITZA ekitaldiko laguntzaile izango da aurten ere.

33. Lilatoia martxoaren 5ean egingo da eta dagoeneko 3.000 izen emate baino gehiago jaso dituzte. Lasterketan parte hartuko duzu? IRUTXULOKO HITZAn –beste eskualdeetako Hitzekin batera– taldea osatzen ari gara, eta gurekin parte hartzera animatu nahi zaitugu!

Gurekin korrika egitera animatzen bazara, gure kamiseta emango dizugu opari.

Taldean izena emateko idatzi lilatoia@hitza.eus helbidera. Zure izen-abizenak eta herria zehaztu, eta esan zure kamiseta zein neurrikoa nahi duzun. HITZA taldean parte hartzeko ezinbesteko baldintza da Lilatoian inskripzioa egitea.

Izena emateko azken eguna otsailaren 15a izango da.