𝐁𝐚𝐛𝐞𝐬𝐭𝐮 𝐄𝐔𝐒𝐊𝐀𝐑𝐀 | Babestu Bagera eta Irutxuloko Hitza
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Irutxuloko Hitzak harpidetza bateratua sortu dugu, euskararen aldeko apustu berri bat eginez.
Donostian euskaraz bizitzeko aukera izan nahi dugu, hori dela eta, ezinbestekoa dugu hizkuntzaren biziberritzea bultzatzen duten erakunde, proiektu eta norbanakoekin elkarlanean aritzea.
Horretarako, indarrak batu eta hiriko euskaldunei konpromiso txiki bat eskatzen diegu, lanean jarraitu ahal izateko. Donostiako euskara erabilera sustatu eta babestu nahi baduzu, bi proiektu hauek ekonomikoki laguntzera animatu nahi zaitugu, urtean 60€ truke.