Irutxuloko Hitza

Egin zaitez Hitzakide eta eskuratu Maite Rosende ilustratzaileak diseinatutako poltsa!

Zure babesa behar dugu tokiko informazioa gertutik eta euskaraz eskaintzen jarraitzeko.

Maite Rosende ilustratzaile donostiarrak poltsa berria diseinatu du Irutxuloko Hitzarentzat. Edozein modalitatean harpidetza eginez gero, poltsa bat eramango duzu opari!

Irutxuloko Hitzaren kazetaritza gustuko baduzu, jorratzen ditugun gaiak interesatzen bazaizkizu eta gure ekarpena garrantzitsua dela uste baduzu, proiektua ekonomikoki babestera animatu nahi zaitugu. Gure lana egiten jarraitzeko, ezinbesteko zaigu gure irakurleen babesa.

Etorkizunari ere begiratu diogu, eta donostiarroi eragiten dizkiguten gaiak azaleratzeko, errealitatea ulertzeko erremintak ematen jarraitzeko eta euskaraz informatzen jarraitzeko ezinbestekoa da IRUTXULOKO HITZA. Horregatik, nahiz eta urte hauen guztien ondoren asko garen, gehiago izan nahi dugu. Izan ere, bidean jarraitzeko, ezinbestekoa dugu lagun gehiagoren premia.

Zuekin osatutako komunitateari esker, Donostian gertatzen dena sakontasunez aztertu eta kontatzeko baliabide gehiago izango ditugu. Zuen ekarpenari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Egin zaitez HITZAKIDE!