Irutxuloko Hitza

Erreportajea Hamaika Telebistan

Irutxuloko Hitzako zuzendaria den Beñat Parra Hamaika Telebistan elkarrizketatu dute hedabidearen 20. urteurrenaren inguruan

Bi hamarkada bete ditu hedabideak tokiko kazetaritza mundura zabaltzen eta batez ere Donostian euskaraz komunikatzen. Beñat Parra Irutxuloko Hitzako zuzendaria Hamaika Telebistako kameren aurrean egon da Egiako gure bulegoan. 2018an zapaldu zuen aurrenekoz erredakzioa eta 2023tik da zuzendari. Gipuzkoako hiriburuan euskaraz informatzeko tokiko hedabide baten beharretik sortu zen Irutxuloko Hitza 2005ean.