Irutxuloko Hitza

Eskuratu Realeko nesken erretilua!

Urte bat bete da Realak Kopa irabazi zuenetik eta garaipen historiko hori oroitzeko, erretilua eskuratzeko aukera zabalik dago.

realeko neskak

Pasadan astelehenean, maiatzaren 11n, urte bat bete zen Realak Kopa irabazi eta historia egin zuenetik. Realeko neskek ez dute inoiz ahaztuko Granadan bizitako garaipen historikoa, izan ere, emakumeen taldeak hautsi zuen hiru hamarkada baino gehiagoko agorraldia.

Emakumeen unea zein garaipen historiko hori oroitzeko, IRUTXULOKO HITZAk txapeldunen erretilua egin zuen, zale guztiek eskuratzeko.

Bizi ohi dugun egoera igarotakoan, hainbat lekutan eskuratzeko aukera berriro zalbalduko dugu, 12 euroan, eta HITZAkide eta Ararikideentzat, 8 euroan.

Bestalde, Bagera elkarteak erretilua eskuratzeko aukera zabalduko du, maiatzaren 18tik aurrera, 10:00etatik 13:00etara.

Salmenta puntua:

Erdialdea. BAGERA elkartea (Hernani kalea, 15).

Jarraian, kopako txapeldunen eta 1980-1981 denboraldiko ligako txapeldunen argazkiak, bataren eta bestearen erretiluekin: