Hartu HITZA Euskaraldian!
IRUTXULOKO HITZAn euskara bizitzaren espazio guztietara eramateko egiten dugu lan. Donostiako tokiko informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzen dugu, tokiko albisteak gure hizkuntzan irakurtzeko aukera emanez. Euskal kultura eta euskalgintza babestu eta sustatzen dugu eguneroko lanarekin.
Uste dugu tokiko kazetaritzaren funtzioa herritik eta herriarentzat sortutako informazio alternatiba eskaintzea dela. Donostiako auzoen ahotsa zabaltzen dugu. Beste komunikabideetan sarbide zaila duten protagonistek eta gaiek Irutxuloko Hitzan tokia dute: bizilagunentzat, sortzaileentzat, elkarteentzat eta eragileentzat plaza eta bozgorailu bat da. Donostia den horretan erakusteko lan egiten dugu.
Egunero egiten dugun lana donostiarrentzat irisgarria izatea nahi dugu; horregatik, gure eduki guztiak doan eskaintzen ditugu egunero Irutxulo.hitza.eus-en, sare sozialetan eta gure buletinean.
Aldiz, egunero egiten dugun lanaren kostua, garaiko kontsumo ohiturei eta donostiarren beharretara egokitzeak dakarren lana, azpiegituren mantenua, inpresio kostuak… Horrek guztiak gure proiektuaren bideragarritasuna kolokan jartzen du. Publizitatea eta erakundeen diru laguntzak ez dira nahikoa IRUTXULOKO HITZAren etorkizuna bermatzeko. Horregatik, gure irakurleen babesa ezinbestekoa zaigu aurrera jarraitzeko.
Zuekin osatutako komunitateari esker, Donostian gertatzen dena sakontasunez aztertu eta kontatzeko baliabide gehiago izango ditugu.
Orain arte eskaini ez dugun harpidetza aukera aurkeztu nahi dizugu. Zazpi hilabetez Irutxuloko Hitzaren proiektua babestu dezakezu eta Irutxuloko Hitza etxean jasoko duzu astero, soilik 35€-ren truke. Bai, ondo irakurri duzu. 7 hilabetez Irutxuloko Hitza aurrera jarraitzeko aletxoa jar dezakezu eta HITZAkide izatearen abantaila guztiak izango dituzu .
Tokiko kazetaritzak duen eginkizunean sinesten baduzu, euskaraz bizi nahi baduzu eta Donostiako auzo guztiek behar duten ahotsa izaten jarraitzea nahi baduzu, proiektua ekonomikoki babestera animatu nahi zaitugu.
Gure lanarekin aurrera jarraitzeko, eta Irutxuloko Hitzaren biziraupena bermatzeko gure irakurleen babesa behar dugu.