Irutxuloko Hitza

Hitzakide batekin batera hartuko dugu 21. Korrikaren lekukoa

klika

21. Korrikan ere parte hartuko du IRUTXULOKO HITZAK. Ostiral arratsaldean iritsiko da Korrika Donostiara, eta hirian egingo dituen 42 kilometroetako zati bat egingo du lan taldeak. Zehazki, Erdialdean, 2069 kilometro zenbakian, Urbieta eta San Martin kaleek bat egiten duten tokian, 18:11n.

Gainera, aurten Hitzakide batekin batera eramango dugu lekukoa. Irutxuloko Hitzaren oinarria eta babesa dira Hitzakideak, eta zuekin batera egin nahi dugu bidea. Irutxuloko Hitza zaleek ere bat egin dezakete lan taldearekin, 18:00ak inguruan gerturatuta, Korrikaren Klika leloarekin bat egin eta euskaraz bizitzeko aldarriarekin bat egiteko.

Iazkoa nolakoa izan zen gogora ekartzearekin jada hunkitu gara! Ostiralean ikusiko dugu elkar!